
"Ikimilikiliklik Vol.2"
sábado, 18 de julio·Dema plaza, Usurbil
La organización indica: Noaua! Kultur Elkartea sortu zela 30 urte betetzen dira. Elkartearen urteurrena ospatzeko, duela 50 urte gure herrian sortu zen kultur emanaldi apurtzaile bat ekarri nahi izan dugu berriz ere plazara. Euskarazko modernitatearen eta esperimentazioaren sinbolo bihurtu zen IKIMILIKILIKLIK hain zuzen ere. Euskara eta kultura izan dira Noaua-ren ardatzak ere, eta 650 Usurbil Bizi egitasmoko Ez Dok Amairuren Usurbil ildoarekin bat egin nahi dugu. Jatorrizko Ikimilikiliklik-ekin elkarrizketan sorturiko ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dugu Usurbilgo dema plazan, garai hartako mugimenduaren sehaskan hain zuzen ere. Duela 50 urte, Mikel Laboa eta Artze anaiak abangoardiaren esperimentazioaren bidean murgildu ziren, eta Ikimilikiliklik izeneko sentikaria plazaratu zuten. Ikuskizun harrigarri eta garaikide hark diziplina anitz uztartu zituen: Laboaren lehen kantak, Artzeren poesia, ikus-entzunezkoak, Zumetaren artea... baita txalapartaren erabilera berri bat ere. Egungo ikuskizunaren zuzendaria Edurne Azkarate da, eta belaunaldi eta diziplina ugaritako euskal sortzaile ugari bildu dituzte ikuskizunean: Iñaki Salvador, Oreka Tx-ko Harkaitz Martinez de San Vicente eta Itziar Navarro, Libe Kortazar, Intza Alkain eta Itziar Garaluce. 1976an Veneziako Biurtekora bidaiatu zuten, eta nazioarteko onespena jaso zuten: ikuskizun berria ere han erakutsi dute. Bost hamarkadaren buruan, Ikimilikiliklik vol 2 proiektuak jatorrizko lanaren ausardia berreskuratzen du.
Información práctica
- Gratis
Opinions
Entra per deixar la teva opinió.